ASTEKO KRONIKA.

(2014ko uztailaren 30ean).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOAK.

 

            Ermuako XIX. Xake Torneoa (Euskal Zirkuituko hamaseigarrena).

 

2014ko uztailaren 20an jokatu zen, igandean, Ermuan (Bizkaia), 6 talderekin.

 

            Abadiñok irabazi zuen, 33’5 puntuz. Bigarren, Ermua izan zen, 24’5 puntuz. Hirugarren, Azkoitia, 23’5 puntuz.

 

Laugarren, Itsas Zaldunak, 22 puntuz. Bosgarren, Abadiño 2, 16’5 puntuz. Seigarren, Eibar, 15 puntuz.

 

 Abadiñok Euskal Zirkuiturako 12 puntu eskuratu zituen. Ermuak, 10; Azkoitiak, 8; Itsas Zaldunak taldeak, 7; Eibarrek, 6.

 

            Errenteriako XXIV. Xake Torneoa – Gerardo Elkano XI. Oroigarria (Euskal Zirkuituko hamazazpigarrena).

 

2014ko uztailaren 20an jokatu zen, igandean, Errenterian (Gipuzkoa).

 

            Irungo Batalla taldeak irabazi zuen. Talde hau Zirkuitutik kanpo dago. Euskal Zikuiturako puntuak honela banatu ziren: Errenteriako Kultur Sustapenak, 12; Beasainek, 10.

 

            La Boroña Hotela IV. Xake Torneoa (Covadonga taldeko Xake Torneoa)  (Euskal Zirkuituko hemezortzigarrena).

 

2014ko uztailaren 26an jokatu zen, larunbatean, Gijonen (Asturias).

 

Dias Ferreira taldea (Matosinhos, Portugal) izan zen garailea, iaz bezala, 25 puntuz. Universidad de Oviedo bigarren izan zen, 22 puntuz. Hirugarren, Solvay, 20 puntuz.

 

            Laugarren, Promesas Valladolid, 19 puntuz; bosgarren, Salcedo, 19 puntuz; seigarren, Gijongo Covadonga taldea, 16 puntuz; zazpigarren, Ensidesa (Aviles, Asturias), 13 puntuz.

 

Solvay talde kantabriarrak 12 puntu eskuratu zituen Euskal Zirkuiturako; Salcedok 10; Covadongak 8; Santurtziko Itsas Zaldunak taldeak 7.

 

            Euskal Zirkuituko Sailkapen Nagusia honela dago: Abadiño, 106 puntu; Salcedo, 86; Itsas Zaldunak, 82; Santurtzi, 47; Portugalete, 41; Zornotza, 37; Solvay eta Altzaga, 34. Orotara, 36 talde ditugu orain arte.

 

         XAKEKO OLINPIADA.

 

            JOKATZEKOA.

 

            Selekzioen arteko Xakeko Olinpiada.

 

            Norvegiako Tromso hirian jokatuko da, 2014ko abuztuaren 2tik 15era. Olinpiada Irekia eta Emakumezkoen Olinpiada jokatuko dira aldi berean.

 

            Taldeek 4 jokalari eta ordezko bat izanen dituzte. 90 minututan 40 jokaldi egin behar dituzte. 30 minutu gehiago izanen dute partida amaitzeko. Hasieratik jokaldiko 30 segundo gehiago izanen dute. 11 txanda izanen dira.

 

            2012an Armenia izan zen Olinpiada Irekiko garailea eta Errusia Emakumezkoen Olinpiadan.

 

            Aurten Olinpiada Irekian hauexek dira faboritoak: Errusia, Ukrania, Frantzia, Armenia eta Estatu Batuak.

 

            Emakumezkoen Olinpiadan, ordea, hauexek: Txina, Errusia, Ukrania, Georgia eta India.

 

            Informazioa: “https://chess24.com/en/olympiad2014” webgunean.

           

         XAKE TORNEOAK.

 

            JOKATUTAKOAK.

 

            Gasteizko Nazioarteko VI. Xake Txapelketa Irekia.

 

            2014ko uztailaren 20tik 27ra jokatu da. 90 minutuko partidak izan dira, gehi 30 segundo jokaldiko. 9 txanda jokatu dira.

 

            Jaime Santos Latasa (Espainia, 2.449) nagusitu da, 7’5 puntuz. Alejandro Franco Alonso gipuzkoarra (2.479) bigarren geratu da, 7 puntuz. Iñigo Argandoña Riveiro gipuzkoarra (2.420) hirugarren izan da, 7 puntuz.

 

            Eloko 2.133ko Javier Marchena Hurtado arabarrak laugarren postua eskuratu du, 6’5 puntuz. Bosgarren, Alain Prieto Aranguren bizkaitarra  (2.211) sailkatu da, 6’5 puntuz. Seigarren, Jorge A. Gonzalez Rodriguez kolonbiarra (2.385) izan da, 6 puntuz. Zazpigarren, Ander Marchena Hurtado arabarra (2.101) geratu da, 6 puntuz. Orotara, 58 jokalari aritu dira.

 

Informazioa: “http://www.jemchess.com/Vitoria14/wwwVitoria/crosstablescore.html” webgunea.

 

            ”Uda 2014” Groseko Xakeko Bigarren Multitorneoa.

 

            2014ko uztailaren 9an jokatu da, Donostian, 6 txandatan.

 

            Jon Lertxundi Azpiazu gipuzkoarra (1.609) nagusitu da, 5 puntuz. Carlos Berdote Alonso gipuzkoarra (1.821) bigarren geratu da, 5 puntuz. Jon Jauregi Barandiaran gipuzkoarra (1.682) hirugarren izan da, 4 puntuz. Orotara, 27 jokalari izan dira.

 

Informazioa: “http://www.chess-results.com/tnr139187.aspx?lan=2&art=1&rd=6&turdet=YES&wi=821” webgunea.

 

Villabona-Amasako Festak 2014 Xake Torneoa.

 

            2014ko uztailaren 26an jokatu da, Villabona-Amasan. 11 txanda jokatu dira.

 

            Jose Luis Guijarro Galan gipuzkoarra (2.189) nagusitu da, 11 puntuz. Iñigo Argandoña Riveiro gipuzkoarra (2.420) bigarren geratu da, 9 puntuz. Unai Iraola Iraola gipuzkoarra (1.978) hirugarren izan da, 8 puntuz.

 

            Laugarren, Jokin Fernandez Zubitur gipuzkoarra (1.991), 7’5 puntuz. Bosgarren, Josu Agirre Canflanca gipuzkoarra (2.205), 7’5 puntuz. Seigarren, Mikel Alvarado Fernandez gipuzkoarra (1.945), 7 puntuz. Zazpigarren, Oscar Diez Viera gipuzkoarra (1.803), 7 puntuz. Orotara, 45 jokalarik parte hartu dute.

 

Informazioa: “http://chess-results.com/tnr141061.aspx?lan=2&art=1&wi=821&turdet=YES” webgunea.

 

Andorrako XXXII. Xake Torneo Irekia.

 

            2014ko uztailaren 19tik 27ra jokatu da, La Massana herrian (Andorra), 171 jokalarirekin, 9 txandatan.

 

            Julio Granda Zuñiga (Peru, 2.674) nagusitu da, 7’5 puntuz. Sergio Trigo Urkijo bizkaitarra (2.245) 21. postuan geratu da, 6 puntuz. Goyo Uriarte Prieto gipuzkoarra (2.000) 85. postuan sailkatu da, 4’5 puntuz. Gregorio Sola Plaza nafarra (1.924) 97. postuan geratu da, 4’5 puntuz.

 

Informazioa: ”http://www.chess-results.com/tnr137344.aspx?lan=2&art=1&rd=9&turdet=YES&flag=NO&wi=984”.

 

            Villalbako Nazioarteko II. Xake Torneo Irekia.

 

            2014ko uztailaren 19tik 27ra jokatu da, Collado-Villalba herrian (Madrilgo Erkidego Autonomoa, Espainia), 44 jokalarirekin, 9 txandatan.

 

            Ernesto Fernandez Romero (Espainia, 2.476) nagusitu da, 9 puntuz. Aitor Martinez Ayesa nafarra (2.047) 3. postuan geratu da, 6 puntuz (hala ere, FIDE eloan 7’9 puntu galdu ditu).

 

Informazioa:

 

http://www.chess-results.com/tnr137344.aspx?lan=2&art=1&rd=9&turdet=YES&flag=NO&wi=984” webgunea.

 

2014-07-30.

Iturria: Internet.